XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maila honetan, eragozpenik gogorrenak, oinarri-oinarrian, ekonomiatik datoz, politika kulturala definitzeko orduan.

Esaterako, finantziturririk ezak esplikatzen du argitaletxe zenbait elizgizonen eskutan egotea.

- Euskal idazleak zorrotz ikusi du egoera hau.

Era berean ikusten du, argitaletxeak programakuntza jarraitu eta planifikatuagoz lanegiten saiatzen direla gero eta gehiago.

Editorialak balioztatzeko momentuan, planketari eta programaketari begira dagoena famatu dute gehien.

Ikuspide honetatik abiaturik edizio-etxe baten inguruan kolaborazioan edo elkar lanean lanegiteko prest dagoke, asko eta asko (% 83), edo, nahiago bada, ez du horretarako eragozpenik.

Idazle salduak, beraz? Idazle esklabuak? Kopistak? Ez holakorik.

Piloa da planketaren barnean askatasuna exijitzen duena (planketa kontzertatuaz mintzatu gara) eta asko eta asko (% 84) monopolioa (Argitaletxe bakarra) indar guztiez gorrotatzen dutenak.

- Liburuaren problematika osoa arduraz hartzen duen gobernurik, estaturik, edo ministergorik, edo instituziorik, ez dugunez, eta, beste aldetik kultura inprimatuaren egoera larriagatik, euskal argitaletxe zenbait kultur gune, kultur etxe, bilakatzen ari dira.

Hori izan da azken unada honetako joera nagusia.

- Literatur produkzioaren estudioak agerian uzten du euskal kulturaren subdesarroiloa, gure kultur minoriaren egiazko egoera.

(Eta minoriaz mintzo gara espreski, maioria baten erreferentzian bizi garela adierazteko).

Infradesarroiloa ez da eztabaidagarri, produkzioaren egiturako hainbat atal hutsik ikusiz eta literaturaren proporziorik ezaz jabetuz.